#Botxotik10 Josu Orbe

Hamar zenbaki borobil bat da. Hamar horiek urteak badira, gaiak konplexutasun puntu bat hartzen du.

Frigyes Karinthy hungariarraren arabera, ba omen dago munduko edozein pertsona ezagutzeko aukera aurretik beste bostekin konexioa izanda. Teoria hori "Six degrees of separation" deitzen omen da.

Sei hamar baino gutxiago da. Dagoeneko ez dakit noiz ezagutu zintudan. Ziuraski Aprendices taldearen inguruan izango zen. Beti ikasteko gogoarekin.

Aurrerago konturatu gara gauza gehiagok lotzen gintuela: emakumeen eskubaloiak, gure Athletic maitearekiko zaletasunak, euskararekiko maitasunak, hezkuntzarekiko ardurak,..

Ez dakit Karinthyren teoria horrek benetan funtzionatzen duen. Froga bat egin dut eta Donald Trump ezagutzeko lau salto bakarrik behar ditudala konturatu naiz eta horrek pixka bat aztoratu egin nau.

Konturatu naiz, teoria hori benetakoa izanez gero, ziuraski kasualitatea nahikoa izango zela Bilboko Hegoaldeko auzoren baten elkar ezagutzeko. Baina ez zen horrela izan, gure ikasteko gogoak batu gintuen eta horrek lasaitu egin nau, norbaitek esan zuen eta ezagutzak libre egingo gintuela.

Zorionak Iñaki. Jarraitu ikasteko grina horrekin eta luze gabe antola ezazu "Tertulia Bilbaina"-ren bat gauza hauetaz hausnartzeko.




Comentarios

  1. Egia esan, Josu badago loturaren bat asteroideen eta (ziber)espazioaren artean, ezta? ;-)

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.