Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Joxan Goikoetxea

Aste bat, hiru saio

Imagen
  Idazteke neukan sarrera horietako bat da hau. Azaroan hiru musika-saiotara joan nintzen aste baten barruan. Ez da ohikoa izaten, baina batzuetan hala gertatzen da. Eta hiruek zuten lotura argia: olerkia eta musika, hitza, iragana eta oraina. Es de esas entradas pendientes de escribir, que te andan rondando la cabeza pero no acabas de materializar. No es normal para mí acudir a tres conciertos distintos en una semana, pero así me sucedió en noviembre. Tres conciertos, que pueden parecer distintos, pero con un nexo, la poesía, la de ayer  cantada hoy. Astelehenean,  Hesia urraturik oratorioa Bilboko Arriagan . Joxan Goikoetxeak "Xabier Leteren oroimenez, haren 10. heriotza urteurren ospakizunerako idatzitako Oratorio sinfoniko-korala da, haren testu eta melodia bilduma berreraikitzen duen alegoria". Diskoa n baino are hunkigarriagoa iruditu zitzaidan formatu txikiko emanaldian. Eta bide batez, Joxeani esker gogoratu nuen Leteren azken emanaldi publikoan izan nintzela tok...

La canción más triste del mundo

Ismael Serrano se propuso buscar la canción más triste del mundo. Dijo que íbamos a demostrar el valor terapéutico de la música para sobrellevar los momentos difíciles. Comenzó con una videoserie en su canal de YouTube . Luego trató de que sus seguidoras y seguidores le hiciesen propuestas utilizando el hashtag #LaCanciónMásTriste y las fue recogiente en una lista en Spotify. Actualizó la lista por última vez el 7 de febrero. Eligió 10 de ellas e hizo un podcast , con una breve presentación de cada una. Acabado el proceso de votación, dio a conocer el resultado el 21 de marzo.  ¡Y por fin llegó el día! Estos son los resultados de vuestras votaciones para #LaCanciónMástriste del mundo: 1. Recuerdo. Ismael Serrano 2. Alfonsina y el mar. Interpretada por Mercedes Sosa 3. Penélope. Joan Manuel Serrat 4. Al alba. Luis Eduardo Aute — Ismael Serrano (@SerranoIsmael) March 21, 2022 Cuando comenzó el asunto, dijo finalmente la interpretaría en acústico. No sé si será necesario, jeje. ...

Pier Paul Berzaitz eta Joxan Goikoetxea, Maite.K eta Egunsentiko Kantak

Imagen
Udaberrian Loraldia dugu Bilbon, Primaderako Festibala alegia. Euskal kultura garaikideak udaberrian Bilbo hartzen duela diote antolatzaileek. 2016 honetan, 50 artista baino gehiago izango ditugu hiriko hamaika txokotan apirilaren 9tik 24ra. Eta gaur, egingo denetako bat azpimarratu nahi dut: Maite.K.     Pier Paul Berzaitz en gidaritzapean talde polita bildu da, kantu, doinu, irudi eta dantzaren bidez zazpi emakumeren bizitza pasarteak plazaratzeko. Joxan Goikoetxea musikaria dugu taldekideen artean. Bilbon estreinatuko da emanaldi hau eta gero beste hainbat tokitan errepikatzeko asmoa eta datak badaude. Aztarna webgunean lanari buruzko informazio zabala duzu. Estreinaldia izaki, ezin irudi edota musikarik eskaini; Campos Eliseos antzokira joan behar horretarako. Baina Pier Paulen azkenengo diskoa ere hor dugu: Egunsentiaren kantak . Hemen duzu lan horren lehenengo kantua, Esku hutsik hiltzen gara ; Xabier Lete ren hitzak, zuberotarraren musika. ...

Jardin bat zuretzat

Imagen
Xabier Lete ren azken kontzertua CD bikoitz batean  dago jasota; nolabait, bere testamentutzat har daiteke. 1999koa da, azken urteetan poesia-emanaldiak egin baitzituen ( hau bezalakoa ). Are, dauden 21 kantetatik 11 sekula grabatu gabeak dira. Horien artean, gaur dakarkizudana : hitzak bereak, Lurdes Iriondo emazte eta bidailagun izan zuenari eskainitako olerkia; musika, berriz, Karlos Gimenezena. Egunak eta gauak, uda eta neguak etsipen ilunenak, zorion orduak bizitzaren zauriak, helburu galduak laztanik xamurrenak, bide erratuak elkarren babesean igarotakuak. Egunsentiko ihintza, goizeko loreak itsasoaren hatsa eta koloreak urruneko hiriak, lurralde hobeak musika eder baten azken akordeak maitasunezko hitzak barruan gordeak. Eskutikan hartuta amilduak gera erreka bat bezela menditikan behera, oinazea geurea, geurea plazerra, itzal bihurtuko naiz zu galtzen bazera itzalaren itzala, ezereza bera. Mugarik gogorrena, noizpait hil beharra igaro eta gero mun...

Argitzaletan (o, entre luces y sombras)

Imagen
Baina, egia esan, argiak izan ziren nagusi atzo iluntzean Bilboko Arriaga antzokian, eszenatokian zein egon ginenon gogoan; gutxi agian, baina oso gustura. Formatu txikiko kontzertuen xarma ukaezina da niretzat.  Xabierrek adierazi zigun tristurak eramaten duela idaztera bera; hala, une malenkoniatsuak izan genituen, eta horietan ere gustura. Zoriona, batzuetan, gurea ere badelako. Atzoko saioak bezalaxe, " Argitzaletan " izenburua duen diskoko hainbat abesti kantatu zituen  Xabier Euzkitzek. Horiek ezagutzen nituen jada ( kostata jakin nuen "oh yeah" zela eta ez "oihan" ), baina berak  emandako arrastoek haiek kokatzeko eta ulertzeko bidea eman zidaten (Yoyes-i buruzkoa kasu); lanaren izenburua bera ulertzeko ere bai. Diskotik zuzeneko emanaldirako jauzi handiegirik ez; beharbada, ahotsean eta letretan duelako oinarria. Zerbait aipatzekotan, bigarren ahotsaren falta (gerokoren batean ere bai). Edozein kasutan, ona Joxan Goikoetxeak emandako babesa, ...

Zer da poesia?

Imagen
Nork eta berak galdetu zuen; erantzun ere bai. Hauxe esan zuen atzo Xabier Lete k Bilboko Arriaga Antzokian burututako emanaldiaren hasieran: "ezin esan dena esaten saiatzea da poesia" Tonu malenkoniatsua sumatu nion oiartzuarrari, entzuleriaren erabateko isiltasun beroaz inguratuta Joxan Goikoetxea ren esku-soinuaren musika lagun zuela gauzatu zuen saioan. Tonuak ez ninduen harritu; bai, ordea, espero baino zaharrago ikusi nuela, eta, aipatzekoa bezain pozgarria, sarrerak agortzearen ondorioz azkenean alboetan aulki gehiago jarri behar izana. Helduak nagusi, bai, baina belaunaldi desberdinetakoak egon ginen bertan adi-adi. Liburua oraindik irakurri ez badut ere, entzun nion poema ezagunik; bere aitari eskainitako "Eskaintza" aspalditxotik dastatzeko aukera izan baitut. 1991n izenburu bereko diskoan atera zen. Eta ondoren doan bideoan dagoen olerkiaz ere gozatzeko aukera izan genuen. Ikusi beharko da ea Bilboko Udalaren ekimenak arrak...