Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Andu Lertxundi

Hiru gehi lau gehi bat berdin zortzi?

Imagen
3+4=8? Emaitza "bat" dela esango nukeen ba, oso matematikoa izan ez arren. Oraindik ez dudanean neure buruarekin batera ebatsi ea, Gorka Knörren abestian agertzen zen bezalaxe, hiru eta lau zazpi, bi edo bat diren, are sei direnetz, zortzigarren lurraldea z mintzatzen hasi zitzaidan Josi Sierra adiskidea lehengoan. Proiektu berri bat baino gehiago dela ematen du. Andu Lertxundi ren hitzaldi bat aipatu eta erakutsi zidan; bertan agertzen da euskarak zortzigarren lurralde bat ere konkistatu behar duela, Internetena alegia. Teknologia berriena dio zarauztarrak, baina ez naiz 2011 honen hasieraren ikuspegitik epe laburrera berria zer den eta zer ez den izango esatera ausartzen. Hori bai, oso argi daukat jarrerak eta baloreak direla bene-benetan funtsezkoak, garaian garaiko tramankulu edo bitartekoen gainetik. Xabier Gezuragaren argazkia, Lekitxoko zeruak blogean Horrela jabetu naiz oharkabean jarri niola izenburua blog honi, eta dantzetan ezezik, bestelako jauzi bat ere e...