Tadusak, Neska ontziratua
Joan den abenduan atera zuen bere lehen diskoa Tadusak taldeak, " Bide luzea Ternuarat ". Lehendabiziko diskoa taldearena, bai, baina bertan ibilbide luzeko musikariak dauzkagu, Ganbara taldeko kide batzuk edo kantari gisa Miren Fernandez , besteak beste . Itsas-kantu zaharren bilduma dugu, ikerketetan oinarritua; aintzinako koplak eta musikak ikuspegi berrituarekin biltzen ditu, taldearen ukituarekin gainera (hau ere folk progresiboa ote?). ETBn aurkeztu berri dute eta World Music Charts Europe zerrendan sartu dituztela adierazi zuen atzo bertan Etxepare Institutuak . Aukeratu dudan kanta garai batean Haizea taldeak zabaldu zuen joan den mendean, " Brodatzen ari nintzen " izenburupean. Gustukoen dudanetako bat lan honetan; Mirenekin batera Olatz Prat dugu kantari. El disco " Bide luzea Ternuarat " (Un largo viaje a Terranova), primero del grupo Tadusak , fue calificado en la web Diariofolk como uno de los mejores de 2014, junto a, por ...