Oroitzapenen bila dabil "Udaberri galdua"
Julen ek izan du gaia zabaltzeko asmoz posteatzeko ideia eta gustatu zait. Beraz hemen doakizu laburpena eta laguntza-deia. " Udaberri galdua " izeneko proiektua dabilkio burutik aspaldi Josi Sierra lagunari. Eta orain buru-belarri sartu da horretan; buru-belarri edo kamara-mikrofono izan daiteke irudi hobea ;-) Hala, Gerra Zibileko lehenengo urteko testigantzen bila hasi zaigu . Izangaiek bete beharreko baldintzak: euskalduna izatea (elkarrizketak euskaraz izango baitira) eta 85 urtetik gorakoa izatea (udaberri hartan 12 urtetik gorakoa, alegia) Prest dagoenik ezagutzen baduzu, jarri mesedez Josirekin harremanetan (e-posta: udaberrigaldua@gmail.com) Aldez aurretik mila esker bion izenean .