Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Nekane Peñagarikano

Beste ni: Iñaki Murua

Imagen
Euskadi Irratiti k deitu zidan Nekane Peñagarikanok ekainaren bukaeran. Izen eta abizen bera zuten bizpahiru pertsona elkartzeko asmotan zebiltzan udako arratsaldetarako "Beste ni" izeneko saio berri batean, eta ea prest egongo nintzatekeen beste Iñaki Muruaren batekin hitz egitera. Badakizu halakoetan zalantza handirik ez dudala izaten agendak oztoporik jarri ezean. Hala, data bat adostu genuen. Baina, uztaila arraro honen eraginez (oporrek "Aupa Etxebeste " filmaren kutsua izan dutela ematen dit), telefonoz egin beharko nuela edo ezin izango nintzela joan adierazi nien data aldatzen ez bagenuen. Lortu genuen beste hitzordu bat adostea.  Hiru "Iñaki Murua" elkartu ginen azkenean: Jauregi, bertsolaria ( Wikipedian momentuz sarrera duen bakarra ), Gorostidi, txirrindulari ohia eta egun suhiltzaile dena (tartean, herriko alkate ere bai; halaber, egun lasterketetan ari den txirrindulariaren aita) eta ni neu. Esandakoak entzun nahi badituzu, EITBren webgun...