Maite Goñiren hitza
... ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, ez horixe. Meritua du egunez egun hitz berri bat plazaratzeak, sareratzeak hobe esanda; gaurko hitza da ekimenaren izena. Eta irudiez ezezik ariketez eta jokoez ere hornitzea. Hor ditugu besteak beste Hitzapasa eta Hitz Jokoak. Konbentzitzeko gaitasuna ere aparta du; ekimenaren 2. urteurrena ospatzeko bideoak egiteko proposatu zuen (zigun) eta harrez gero You Tuben esparrua ere badago ( nire ekarpena barne, karkar) Ez dakizula nortaz ari naizen? Baina ba al dago Internet osoan eta mundu mundialean Maite Goñi ezagutzen ez duenik? Agirregabiriaren argazkia Flickr-en Azken boladan hitzari abestia ere gehitzen dio inoiz ; hau honela, hutsuneak bete bezalako ariketatxoa sortzen du. Oso gustuko nuen euskara-irakasle garaian; seguruenik, abestien bidez neronek ere hitzak testuinguratuta eta esaldiak ikasi eta gogoratzeko era izan ohi dudalako ingelesaren kasuan. Baten batek pentsa lezake "betikoa" dela, baina ñabardura garrant...