Euskalbar, ez da taberna bat / No es un bar "vasco"
Gertatzen da inoiz zerbait denek ezagutzen dutela pentsatzea; zuretzat ohikoa dena guztientzat halaxe dela, alegia. Baina usteak erdi ustel. Hala gertatu zait azken egunotan euskalbar tresna-barrarekin. Ea online hiztegiak ezagutzen nituen esan zidan lankide batek; ingeles-gaztelania hiztegiez ari zen bera. Nik, baietz erantzun, jakina. Are, bere ohiturei erreparatuta, nabigatzailean "gogokoak" baliatzea zaharkitu samar dagoela gehitu nion, ordenagailu bakarra erabiltzen ez denean nagusiki eta garaiotan konpartitzea denean ezaugarrietako bat. Jarraian, niretzat ezinbesteko bilakatu den Firefoxerako euskalbar ezagutuko zuela esan nion. Berak ezetz; izena apuntatu zuen (paperean eta eskuz). Hori ikusita, instalatzea proposatu nion berehala ; esan eta egin. Harrituta geratu zen; hori bai, ea "gogokoen" artean zegoen galdetu zidan ala nabigatzailea irekitakoan eskura izango zuen. Horren ondoren, Sarean aritua eta aditua den beste ezagun batekin egin nuen topo....