Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como paronimias

Balizko ariketak, Patxo Telleriaren pregoitik abiatuta

Imagen
Bilboko Aste Nagusiko pregoilari dugu 2016 honetan Patxo Telleria aktorea. Txupinazoaren aurretik egin zuen pregoia berezia izan zen, elebidun baina (egia esan, eleanitz, ingelesa ere baliatu baitzuen) baina hizkuntzak nahastuta eta hitzekin jokatuta, itzulpenera jo gabe.  Den-dena ulertzeko, euskara eta gaztelania maila batean ezagutu behar direla iruditzen zait, baina lexikoa lantzeko ariketa baten abiapuntu ere izan litekeela uste dut, bideoa ikusentzun edota irakurri ondoren, antzeko hitzak ( paronimoak edo sasilagunak , "false friends" ingelesez) bi hizkuntzatan duten esanahi desberdinarekin jokatuta. Hala, lexikoa lantzeko ariketa bat egin daiteke antzeratsu, zailasun desberdinaz mailaren arabera (eta, betiere, txapelketa ere antola litekeela):  hizkuntzen arteko paronimoak bilatu, hizkuntzetako bat euskara izanda (esaterako , "giro" italieraz edo euskaraz).  ama hizkuntza desberdina duten ikasleak edota jatorri desberdinetakoak, nork bere ekarpena ...