Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como gaurko hitza

Meritua, Maite Goñi (#15Botxotik)

Imagen
 "Meritua", Maite Goñi k Gaurko hitza n maiatzaren 15ean argitara emandako sarrera .

#Botxotik10 Maite Goñi

Imagen
Nork ez du ezagutzen Gaurko hitza , azken urteotan  Maite Goñi k sustatutako ekimena? Duela bost urte " botxo " izan zen aukeratu zuena, omenaldi edo opari gisa. Aurten, berriz, maiatzaren 15an, " ziberespazio " izan da.

Meritua, meritua, meritua... Maite Goñi

Imagen
Horrela hasten zen ETBko aspaldiko telesaio batean gonbidatuei kantatzen zieten abestia. Eta, bene-benetan meritua badu Maite Goñi k; otsailean idatzitakoa berretsi behar dut. Eta gaurko hitza ekimenaren 3. urteurrenera helduta, zer bururatuko, eta lagunak elkartzeko jai bat . Han izango gara, beste hainbatekin batera, Maite zoriontzeko eta lagunarte apartaz gozatzeko. Gorka Juliok, @teketen-ek alegia,  twiterren jarritakoa Mila esker eta zorionak, Maite! Laugarrenerako langa altu utzi duzu. Eta hona hemen Haritz Rodriguezek ekoiztutako bideoa. Bizitza, gaurko hitza from Transistoria on Vimeo .

Maite Goñiren hitza

Imagen
... ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, ez horixe. Meritua du egunez egun hitz berri bat plazaratzeak, sareratzeak hobe esanda; gaurko hitza da ekimenaren izena. Eta irudiez ezezik ariketez eta jokoez ere hornitzea. Hor ditugu besteak beste Hitzapasa eta Hitz Jokoak. Konbentzitzeko gaitasuna ere aparta du; ekimenaren 2. urteurrena ospatzeko bideoak egiteko proposatu zuen (zigun) eta harrez gero You Tuben esparrua ere badago ( nire ekarpena barne, karkar)  Ez dakizula nortaz ari naizen? Baina ba al dago Internet osoan eta mundu mundialean Maite Goñi ezagutzen ez duenik? Agirregabiriaren argazkia Flickr-en Azken boladan hitzari abestia ere gehitzen dio inoiz ; hau honela, hutsuneak bete bezalako ariketatxoa sortzen du. Oso gustuko nuen euskara-irakasle garaian; seguruenik, abestien bidez neronek ere hitzak testuinguratuta eta esaldiak ikasi eta gogoratzeko era izan ohi dudalako ingelesaren kasuan.   Baten batek pentsa lezake "betikoa" dela, baina ñabardura garrant...