Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Eneritz Aulestia

Zin dagit, Julen Alonso eta Eneritz Aulestia

Imagen
Berriz datorkigu hemendik Julen Alonso .  Aurrekoan baino helduago sumatzen dut bere proposamen musikala. Hortaz aparte, pianoarekin datorkigu oraingoan  trikitria alde batera utzita, baina ez, ordea, maiz bere kide den Eneritz Aulestia. Are, elkarrekin kantatzeaz gain, Eneritzenak dira hitzak.  Abestiaren azalpenaren bila jo dut Sarera; Juleni berari ere egin nion gonbitea "abesti aurkeztua" ( canción presentada ) izan zedin baina... Eta hona hemen Orioko Karkara-ri azaldutakoa ren laburpena: nork bere buruari izan beharreko maitasunari buruzkoa da, Zarauzko Torreioan grabatu zuten, umetan ikasi zuen Julenek pianoa jotzen bere gisara eta kantu bakoitzari bere kolorea eman behar zaiola uste du; horregatik, pianoa sartzea eskatu dio kasu honetan eta ez trikitrixa. Garazi Egiguren da dantzaria bideoan; zuzendaria, berriz, Nagore Muriel. EITBko Biba Zuek saioan egindako elkarrizketa: “ Soinu eta panderoarekin ibili izan gara baina pianoarekin ere oso gu sentitzen gara ”....