Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Marga Ibáñez

Makurdura-motorra eta hiper ziberespazioa, Marga Ibáñez (#15Botxotik)

Imagen
Mendebaldeko kulturan hamabost zenbakiak muga bat markatzen du edonoren eta edozeren denbora lerroan, zenbaki potentea da. Batzuk dira hamabost hori barruan duten liburuak, “Abuztuaren hamabosteko bazkalondoa”, “Hamabost urteko kapitaina” ; kantak, “Hamabostean behin”, “Hamabost urte ditu nire azukre koxkorrak”; eta esaerak, “urrutiko intxaurrak hamabost, gerturatu eta kosk” (zilegi izan bekit aldaketatxoa). Bilbotarrontzat, Andra Mari eguna, abuztuaren 15a, Aste Nagusiranzko atzerako kontuaren ataria da, egun handia inondik ere. “Neska poxpolinen” zenbakia ere bada, loterian eta antzinako loterian (gaur egun “bingo” deritzon horretan). Ni neu maila pertsonalean, “hamabost” zenbakiari aiher natzaio modu berezian; gure aita otsailaren 15ekoa zen (baita Matt Groaning ere), aita Egunsenti kaleko 15garrenean bizi zen, “hamabosta” zeritzoten etxean; uztailaren 15a osorik bizi izan zuen azken eguna ere izan zen, Karmen egunean zendu baitzen. Hamabosta zen etxera ninderaman autobusa, eta orai...