Irailetik aldapa? / ¿La cuesta desde septiembre?
Ez da kontu berria ekonomia larri dabilela aditzea; azken hilabeteotan lelo hori etengabe entzuten ari baikara. Entzun ezezik, geure poltsikoan ere nabaritzen dugulakoan nago; udako gora beherak ahaztuta, edota lagunduta auskalo. Nahikoa da gasolindegira hurbiltzea (seguru petrolioaren jaitsieran eragina ez dela hain azkarra izango) Baina atzoko gertaera batek egoeraren larritasunaz ohartarazi zidan. Eroski ren propaganda jaso nuen etxean eta haren arabera (webgunean ere agertzen da) hilabete honetan supermerkatuan egindako erosketak hiru epetan zatitu ahal dira ordaintzeko. Eta ez naiz testuliburuez ari, 45€tik gorako edozeinez baizik. Txartela baliatzea horren berria da ala? Udazkena gogor omen dator! Portzierto, seme-alaben testuliburuetan 350€ inguru inbertitu ditut dagoeneko. Eta hau hasiera besterik ez da. Sacha09ren argazkia Flickr-en Que la economía familiar anda de capa caída no es algo nuevo. Pese a las aparentes alegrías veraniega...