Ainara Ortega, irabazle ezaguna?
Ainara Ortega izan da irailean aipatu nizun Imanol Cover sariaren irabazle . Satxa Sorazu pianojolea izan du lagun. Bideoa entzutean, jazz ikutua sumatu nuen eta bere berri izateko sarean bilatzeari ekin nion. Eta emaitza uste baino oparoagoa izan da; besteak beste, musikaren eta antzerkiaren munduan ibilbide luze samarra duela ikusi dut. Bideo gehiago ere aurkitu ditut, Iñaki Salvador rekin batera " te doy una canción " proiektuan parte hartu zuenekoa edota, beste hau, grabaketa garaikoa. Donostiako emanaldian zuzenean egon ez ginenontzat, ea noiz ematen duten ETBn, edota, are hobeto, EITB nahieran jarri. He visto que Ainara Ortega ha ganado el concurso Imanol Cover . Y mirando un poco en la Red, he visto que tiene una trayectoria que no empieza precisamente ahora, participando en distintos proyectos, como "te doy una canción" o "kantaginjazz" , junto a Iñaki Salvador .