Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Bilbo Kantari

Baratze bat, Pier Paul Berzaitz

Imagen
Banengoen bueltaka zer abesti aukeratu gaurko; atzoko eguna kontuan izanda, Gorka Knörren Txalaparta zebilkidan buruan, badakizu, "hiru eta lau dira zazpi... bi.. bat" (urte, blog, ni neu, hurrenez hurren). Edonola ere, Galder Segurola k atzo idatzitako txio bat gogoratu dut Bihar 20:30tan Ortuella Kantarira! Trapagarakoek antolatuta bere liburua Kantarin egongo da ordu batzuetan.Animatu! https://t.co/Izz3uA16Xm — Galder Segurola (@galder) May 15, 2014 eta egun ederra atera dela kontuan izanda gainera, Bilbo Kantarin lehenengoz entzun nuen abesti bat hasi zait bueltaka: Baratze bat .  Abestia, berez, Pier Paul Berzaitz ena da, eta izen bereko diskoa n argitaratu zen 2000n. Gabi de la Mazak inkunableen artean sartua dauka eta, egia esan, You Tubetik bueltatxo bat emanez gero, era guztietako bertsioak aurkituko dituzu: Mikel Urdangarinen estilotik hasi, koruetatik pasa edota jai giroan egindako bertsioa k, esate baterako. Edo beste hau , Egunsentiaren Kantak eki...