Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Josu Venero

Mundua eder, Mikel Urdangarin

Imagen
Mundua eder  da Mikel Urdangarin en azken diskoaren izenburua; baita gaurko abestiarena ere. Hitzak, Mikelen beste zenbait kantutan bezala, Kirmen Uribe renak. Eta lagun du Izaro ren ahotsa abesti honetan (beste inoiz ere kantatu dute elkarrekin, besteak beste, Errefuxiatuena eta Egun Argia ren bertsioa). 2024ko azken hilabeteetan grabatu zuen diskoa, Koldo Uriarte ren gidaritzapean, eta abenduan aurkeztu; bideoklipa, berriz, berria da, Josu Venerok zuzendua. Hau jasotzen du webgunean azken lanaz. Esan ohi da edertasuna begira ari denaren begietan datzala. Egia da ere bai inguratzen gaituena errez ikus eta senti genezakeela krudel ilun eta erruki gabe. Barkatu atrebentzia baina hona hemen Mikel Urdangarinek Mundua Eder ikusteko hamar arrazoi, hamar zauri, hamar muxu, hamar kantu. Eta nahiko ez badira, hartu lasai, beste hamaika kantatuko dizkizu. Ez galdu aukera… Durangoko Azokan aurkeztu zenean ere egin zuen lanaren aurkezpena . Mundua eder (un mundo bello) es el título del últi...