15 lagunentzat idazten, Mikel Iturria (#15Botxotik)
Mikel Iturriak Harrikadak blogean maiatzaren 15ean argitara emandako sarrera 15 urte bete ditu maiatzaren 15ean Iñaki Muruaren Botxotik Ziberespaziora blogak. Zorionak emateaz gain, hauxe bidali diot, berak eskatuta. 2007ko maiatzaren 15a. Zer idatzi ote nuen blogean garai hartan? Artxiboen artean begira egon ondoren, Lagun ezezagun horri apuntearekin egin dut topo. Ez naiz gogoratzen noiz eta nola ezagutu nuen Iñaki Murua . Garai hartan orain baino sozialagoa bainintzen Interneteko gauzetarako. Hots, Interneten ezagututako jendearekin gehiago egoten nintzen saretik kanpo. Topaketaren batean egonak ginen, Javier Vizcaíno k Radio Euskadin gidatzen zuen MQP irratsaioaren entzule komuni...