Garai likidoetan, Kantari / Cantando en tiempos líquidos
Garai batean bai zen ohikoa kantatzea; orain baino ohikoagoa behintzat. Etxeetan eta kaleetan egiten zen; nire familia eta ingurukoak horren lekuko izan dira. Oraingo garai likidoetan, berriz, horrelako usadioak galtzeko bidean ei daude. Onartu behar dut horixe ere gertatzen zaigula: nekez eusten diogu taldean abesteko joera horri. Are zailago nor bere segapotoari begira badago. Edo ez. Letrak gogoratzea ez da beti erraza, eta horretarako guztiz lagungarria den app edo aplikazio bat aurkitu dut: Kantari . Galder Segurola adiskidea dabil horren atzean, beste hainbatekin batera. Garai likidootan paperaren erabilera atzera doa; izan ere, eliza batzuetan proiektoreak erabiltzen hasi direla ikusi dut azken boladan, "betiko" liburuxken ordezko sistemak. Lagunartean kantatzeko ere ez dugu koadernoen beharrik izango horrelako batekin; nahikoa, kantatzeko gogoa. Edota ikastekoa, gehienetan bideoa ere badago. Etengabeko berritzen gainera. Azken eguneraketa datorren asteko fi...