Bilblogari, adi blogari gazte bilbotarrok
Izenarekin asmatu dute ba; baina ez dira blogari bilbotarroz besterik gabe ari, Bilboko Udala k eta Nontzeberri k antolatutako txapelketa batez baizik. Alegia, euskalduna bazara, 15 eta 30 urte bitartekoa eta Bilbo Handikoa (joño, hori desagerturik zelakoan nengoen; bilbotarra edo Bilborekin lotura izatea da oinarrietan datorrena) blog lehiaketa honetan parte hartu ahal duzu. Badakizu, Botxotik ziberespaziora jauzi eman beharra dago. Bilbotar peto-peto euskalduna izan arren, nik ezin parterik hartu, jakina ;-) Aunque los viejos bloggers espero que sean como los rockeros y nunca mueran, paso a la juventud: Bilblogari , concurso de blogs en euskera para jóvenes que se atrevan a ir del Botxo al ciberespacio.