Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Mikel Zarate

Mikel Zarate, canciones y más

Imagen
Hoy te traigo una versión de la entrada " Mikel Zarate: kantak eta kontuak " que publiqué en ese mi otro blog, Ikasle eta Irakasle . Ikasle eta irakasle blogean argitaratutako " Mikel Zarate: kantak eta kontuak " sarreraren bertsio bat dakarkizut gaurkoan. Ya te di cuenta del   homenaje que se iba a tributar a Mikel Zarate  (profesor mío en primero de BUP, como más de una vez ha aparecido por este txoko ) en su Lezama natal con motivo del 40º aniversario de su fallecimiento . La Casa de Cultura estuvo a rebosar, en un acto emocionante para quienes le conocimos, y en el que se conjugaron muchos recuerdos y algunos detalles que desconocía. Hubo distintas canciones en el acto de homenaje, en distintas voces, tal y como aparecía en el programa. Actuó en primer lugar otro de mis profesores en BUP,  el cura y cantautor  Juanjo Elezkano. Presentó un tema nuevo, Txori Kantari , con letra de Mikel, si bien esa fórmula no resulta novedosa para mí, dado q...

Homenaje a Mikel Zarate-ri omenaldia

Imagen
Apirilaren 10ean, asteazkenarekin, 40 urte beteko dira Mikel Zarate hil zenetik. Blog honetan behin baino gehiagotan azaldu da jadanik batxilergoko lehen mailan irakasle izan nuena: oroitzapenak, olerkiak...  Egun horretarako omenaldia antolatu du Lezamako Udalak , Labayru Fundazioa ren eta Mikelegaz40/40 Mikel barik proiektuaren laguntzaz.  Azken honen azpian, dokumental bat dago, Josi Sierrar en kamarak eta eskuak landua; bertan aurkeztuko da. Litekeena da ni agertzea, bai ekitaldian, bai dokumentalean. Hona hemen gaiaz Aikor webgunean argitaratutako sarrera: Oroitzapen bizia Este próximo miércoles, 10 de abril, se cumplirán cuarenta años del fallecimiento de Mikel Zarate , quien ha aparecido unas cuantas veces por aquí , dado que, entre otras cuestiones, fue profesor mío (de lengua española, aunque parezca raro) en 1º de BUP, allá por la década de los 70 del pasado siglo XX. Con motivo del aniversario, ha organizado un homenaje el Ayuntamiento de su ...

Gernika, 75 urte geroago

Imagen
Omenaldi eta oroipen gisa, duela bi urte jasotako sonetoa dakarkizut berriz. Orduan kontatu nizun bezalaxe, Mikel Zarate k idatzi zigun arbelean batxilergoko ikasle gazteak ginela Derion. Nire oroitzapenen kutxan uztartuta daude. Zeus txikiaren haundi izan gura. Agindu eroa. Indar frogantza. Zezen hegalarien marruma dantza. Infernua dator gure zerura. Tximist lehertuen abiadura haserre gorritan Gernikarantza..., hasi da, hasi da hiri triskantza eta garrasika dago mindura. Garrasi larritan ama, umea, aitaren gorputz hil buru gabea; garrasika txori, lore, burdina, harri, ohol, haize ta su irakina; garrasiz herrien betiko lotsa, askatasunaren betiko hotsa Wikipediatik hartutako argazkia Soneto que sobre el bombardeo de Gernika nos escribiera Mikel Zarate en la pizarra de clase cuando él era profesor de lengua y yo estudiante de primero de bachiller, allá por los últimos 70 en Derio. En mi caja de recuerdos están unidos esta poesía suya  y lo que suced...

Adiosen uneak

Batxilergoko liburu zahar batzuk topatu ditut, egunotan etxean egiten ari garen garbiketak direla eta. Zientzia arlokoak izan ezik, lehehengo eta azkeneko orrialdeetan olerki eta abestiak idazteko ohitura nuela ikusi dut. Garai hartan zer irakurri edota entzuten nuen, zerk erakartzen ninduen ikusi dut, zerk sorrarazten zidan zirrara berezia. Blog honen ibilbideari so eginez, Mikel Zarate behin baino gehiagotan agertu dela konturatu naiz; bai berarekiko harremana , bai bere olerkiren bat . Eta aipatutako liburuetako batean, lapitzez idatzita eta erdi ezabatuta, Lezamakoaren heriotzean egindako poema bat; zuzen egon banintzen, Benito Lertxundik idatzitakoa. Jaso dezadadan hemen, bada, liburu zaharraren adiosarekin batera desagertu ez dadin. Adios adiskidea adios sekulako, zure dizdira anaikorra ez da gugan itzalduko. Adios Zarate-ko jauna letretako zalduna. Maite zendun lur hontan aurki dezazula atsedena Poema que he reencontrado escrito a lápiz en las páginas ...

Apirilaren 26an

Zeus txikiaren haundi izan gura. Agindu eroa. Indar frogantza. Zezen hegalarien marruma dantza. Infernua dator gure zerura. Tximist lehertuen abiadura haserre gorritan Gernikarantza..., hasi da, hasi da hiri triskantza eta garrasika dago mindura. Garrasi larritan ama, umea, aitaren gorputz hil buru gabea; garrasika txori, lore, burdina, harri, ohol, haize ta su irakina; garrasiz herrien betiko lotsa, askatasunaren betiko hotsa Mikel Zarate k idatzitako olerkia, Derioko klaseko arbelean irakurri nuen lehen aldiz.  Josi Sierrak ere gogoratu du gaurko eguna. Poesía escrita por Mikel Zarate, quien fuera mi profesor en bachiller, en un aniversario del bombardeo de Gernika, un 26 de abril, lunes como hoy.

Mikel Zarate

Imagen
Urteak joan ahala garai bateko oroitzapenak dantzan hasten zaizkigu antza. Halaxe bizi dut neuk behintzat. Eta nire ohiko Interneteko surfealdietan ondoren jarriko dizudan muntaiarekin egin dut topo. Mikel Zarate zenari eginiko omenaldi kanta bat dago entzungai. Familiako aspaldiko lagun zen Mikel; osaba abadea baitut. Eta batxilergo ikasketak egitera Derio ra joan nintzenean berarekin egin nuen topo lehen mailan. Egoera bitxia izan zen; urte hartan batxilergoko kurtsoen egokitzapena gertatu zen eta berez goi mailetako irakasle zirenek eman ziguten klase hasi berriei. Eta are bitxiago, Mikeli " lengua española " ematea egokitu zitzaion. Bestalde, niretzat sekulako aldaketa zen, ikastola txiki eta babestutik mutilez betetako ikastetxe handira pasatzea. Gerora irakasle izatera iritsi naiz; halaber, pedagogia ikasketak burutu ditut. Eta, egungo ikuspegiaz, garai haietan jada Mikel oso aurreraturik zegoelakoan nago. Besteak beste, ez zegoen liburuari eta programa...