Agur t'erdi, Jose Mari
Jose Mari, egiteke geratu zait deitzea edota mezua idaztea. Badakizu, gaur hau dela, bihar beste hori dela... Azken aldiz, joan den astean esan nion neure buruari Aste Nagusia amaitu aurretik egin behar nuela. Izan ere, Otegiren kartel handi bat ikusi nuen Arenalean, eta, "Arnaldo" ikustean, zuk kontatzen zenuen pasadizoa gogoratu nuen, amak izen bat jartzeko esan ziola aitari eta hura okertu... Berandu bada ere, ezin dut blog-sarrera atzeratu. Zor dizut agurra (eta "ofiziala" ez da nahikoa neure golkorako). Bai, egia da oraingoan ezin izango duzula iruzkinik idatzi. Iruzkingile finenetakoa izan zaitu txoko honek, 2007an sortu zenez geroztik . Are, 2012an erronkari eutsi eta sarrera idatzi zenuen bosgarren urteurrena ospatzeko ; ondo ezagutzen nauzula (ez naiz ohitzen iragana erabiltzera) erakutsi zenuen orduan ere bai . Beste sarrera bat ere gogoko dut: desagertarazi zuten Heziberri blogean argitara zedin beste sarrera bat eskatu nizun, eta zientzia-fikzio (...