Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Maurizia

Korrontzi, Panderotxoa

Imagen
Joan den astean aurkeztu du Korrontzi taldeak bere azken lana. Honela aurkeztu dute Baga Biga enpresa ren webgunean : Korrontzi & BOS "Symphonic Bilbon" disko bikoitzak (CD + DVD) 2014ko Bilboko Aste Nagusian emandako kontzertua dakar. Korrontzi taldearen folk doinuak Xabier Zabalak atondu eta egokitu ditu BOSekin batera jotzeko. Bi soinu mundu, klasikoa eta folka batuta "Symphonic Bilbon" diskoan Korrontzi taldearen hamargarren urteurrenean. Abesti bat hautatu dut, goxo-goxoa: lehen diskoan agertutako "Panderotxoa", Maurizia zenari eskainia. Agian ez da ezagunena izango, baina Xabier Zabala k (uste) harparekin egindako harmoniak harrapatu egin nau; EITBk emandako saioan , 29:50 minutuan hasten da, gutxi gorabehera. Beste hiru bertsio aurkitu ditut, kontzertu batekoa , Mikel Urdanagarinekin Getxo diskoan eta hemen duzuna, lehenenengo diskokoa.  Bihar, Laukizen zuzenean entzukeko aukera duzu. Eguneratzea: aurreko bideoa desagertu egin de...