Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como vejez zahartzaroa

Zahartzaro tristea? / ¿Triste vejez?

Imagen
Sarritan esan du gure amak ez lukeela zahar hil nahi. Hala ere, bidean dabilelakoan nago, agian familiako geneak lagunduta; amama, bere ama alegia, ehun urte betetzera iritsi baitzen.  Ez dut horretaz askorik pentsatu, baina joan den astean ospitalean eman behar izan ditudan ordu batzuetan horretara bultzatu nau bertan sumatutako giroak: gorputz ahituak, galduta edo galtzear dauden buruak, non dauden ez dakitenak, aieneak, pixoihal handiak soinean dituztenak... Bestela esanda, biziaren iraupena luzatzen ari da, bizi-itxaropena altuagoa da. Baina, zein mailataraino merezi du? Pasadizo bat aurrekoa argitzeko. Kexu zebilen agure bat, hasperenka. Ondoko gelakoak, berriz, hori entzuten zuen bakoitzean "txahalak, txahalak" ziotson berarekin zegoenari. Ez dirudi gustuko bukaera denik. .cristina-ren argazkia Flickr-en Suele decir mi madre que no quisiera morir anciana, aunque me parece que está en camino y los genes familiares (mi abuela pasó de los cien años) es posible que l...