Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como euskal lerroak abian

Lenguas que mueren

Imagen
Tal y como publiqué hace un par de semanas en euskera en mi otro blog, Ikasle eta irakasle , ando a vueltas con esto de la muerte de las lenguas desde que leí a primeros del mes pasado la entrada  "Por qué mueren las lenguas"  escrita por  Mamen Horno . En ese texto, explica que son dos las razones principales. Pocos días después leí  "Filólogos cabreados" , escrito por  Juan Tortosa , donde aparece si el latín y el griego son lenguas muertas. Mamen, precisamente, tiene una visión interesante sobre esa "desaparición" del latín. En todo caso, y como me suele suceder, comencé a relacionar todo ello con mis experiencias. Así, no sé si recordarás que el año pasado contaba anécdotas sobre cuando algo aprendí sobre latín en 2º de BUP: " En clase de latín ". Tengo algún compañero de aquellos tiempos que dice que me acuerdo de muchas cosas; supongo que dependerá de cómo las vivimos, de nuestras experiencias posteriores... De todos modos, está claro que l...

Biharamunean

Imagen
Atzo bizi izandakoa oraindik oso gogoan, orain dela 28 urte inguru egindakoak merezi izan zuela pentsatzen dudan bezalaxe , ekitaldia aurrera ateratzeko ekarri dudan harri koxkorrak (pozgarriak gainera entzundakoak eta mezu pribatuetan jasotakoak, benetan) zein ekitaldiak berak merezi izan dutelakoan nago. Ez da makala hainbeste urteren buruan Leioara bueltatzea eta garai haietako hainbat kiderekin bat egitea,  Txurrukaren hitzei jarraiki sinbiosian bizi izan gineneko beste espezie bateko bizidunak, irakasleak alegia, ahaztu gabe. Unibertsitatearen hasierako asmoa irakasleen omenaldia zen . Ikusitakoaren ondoren, bere horretan bakarrik labur zein hotz samar gera zitekeen nire ustez; eskerrak  "baten batek" bestelakorik pentsatu zuela: ikasleok ere izan genuela "abentura" hartan zer ikusirik. Hala, arboretumeko zuhaitz-landaketak berriz elkartzeko aukera paregabea eskaintzeaz gain, etorkizunerako zerbait uzteko modua eskaini zigun guztioi ("ezusteko agerpen...

Bezperan

Bihar da ez Deun Agate, Euskal lerroak abian ekimenaren ekitaldia baizik. Sustatu n dagoeneko idatzi dudanaren antzera, izan zirelako izan genuen izateko aukera, nork bere maila eta esparruan. Eta, agian, izan ginelako izan dute eta izango dute beste batzuek izateko modua. Egia ere bada omenaldi edota esker oneko ekitaldietan parte zuzena izatea ez ote den kezkagarria pentsatzen hasia naizela (adinean aurrera joatearen ondorioetako bat, ezta Josu ?); alabaina, ez da gaurko kontua . Dena den, agian blog hau da memoriak idazten hasteko abiapuntua, ezta? Hona hemen adibideak :-D Mañana participaré en otra jornada emotiva, sin duda. Ese acto, encuentro, homenaje a quienes fuimos protagonistas, como alumnado y profesorado, de los comienzos de la línea en euskera de manera oficial en la Facultad de Ciencias de la Universidad del País Vasco; algo que hemos bautizado como " euskal lerroak abian ". Parafraseando un verso de Joxean Artze , es posible que fuimos porque otros lo fu...

Martxoaren 5ean elkartuko gara

Imagen
... Leioako Campusean "Euskal lerroak abian" deritzon ekimenean zerikusia dugun asko;  hala espero, behintzat. Egun horretantxe burutuko dira azken boladan egositako ospakizuna eta omenaldia . Baten baten lanari esker (hurrengo omenaldi baterako nire proposamena zein den argi dago), beste batzuen laguntzaz, orain dela 30 urte hasitako bideari begiratua emateko parada izango dugu; halaber, gogoratzeaz gain ziurrenik etorkizunera begiratzekoa ere bai. Tartean, ustekabeak izan dira: laguntzeko prest azaldu direnak, jakin orduko erantzun dutenak, baina baita ardurarik txikienari uko egin diotenak ere. Aldi berean harrigarria bakanen batek ez duela ezer jakin nahi esan izana eta, bestetik, atzerrian bizi arren bertan azaltzeko ahaleginak eta bi egingo dutenak badaudela jakitea.  Landatuko den zuhaitzetako bat: gingko biloba .  Irudia, Wikimediatik hartutakoa da. Garai hartako nire oroitzapenak, joan den mendean Leioan izenburupean aurkituko dituzu. Veremos el próximo cin...

10-01-10, 10.10

Imagen
En un fecha tan redonda, tan binaria de ceros y unos, nos ha convocado Itsaso Güemes (la que aparece en la foto de Pablo Viñas) a Onda Vasca , a su programa "Euskadi hoy, fin de semana ", para charlar de esa última iniciativa en la que ando embarcado, Euskal lerroak abian . Acudiré junto al que fuera mi profe de Biología en primero, allá por el siglo pasado, Jesus Mari Txurruka (quien ya entonces andaba liado con los limacos, jeje) Ojo, que también se puede oír en directo por la Red. Horren data bitxi eta binarioan elkarrizketatuko gaitu Itsaso Güemes ek Onda Vasca irratian Jesus Mari Txurruka eta biok; Euskal lerroak abian izango dugu mintzagai. Garai hartako kideen zerrenda osatuko ahal dugu! Eta adi, Internetez ere zuzenean entzun daiteke eta.

Joan den mendean Leioan (eta V)

Azken kapitulua, momentuz behintzat. Pasadizoei eta bestelako kontuei tartea egin diegu Euskal lerroak abian deritzon beste blog batean.. Bukatzeko, the last but not the least , Matematika. Irakasgai honetan ere, bi irakasle, kimikan bezalaxe. Emakumezkoak berriro, teoria; Mari Jose Zarate bera, Txorierrikoa. (Pentsatzen hasia nago Alazne ikaskidearen bilakaera kontuan izanda, abizena eta matematika-irakaslea izatearena patua izango ote den, edota genetikak eta haranean dagoen giroak zerikusirik izango ote duen) Alderdi praktikoan,  Jesus Mari Arregi paregabea. Kantatzen nuen koruko zuzendari zen Andoniren anaia gainera. Munduko gauza arruntak urruti samar geratzen zitzaizkioan antza zenez; horrela, gainontzeko irakasleek grebari ekin zioten egun batean agertu zen klasean gaisorik egon ondoren; ez  baitzekien grebardeialdirik zegoenik. Beste blogean kontatu dut bibliografia errusieraz ematearena; Ninbe Arrarte kideak gogoratu du suspentso abtsolutuarena. Baina azken hon...

Joan den mendean Leioan (IV)

Imagen
Kimikaren txanda 4. atal honetan. Bi irakasle genituen: Itziar Urretxa k  lantzen zuen alderdi teorikoa; Fernando Mijangos ek, berriz, problemak. Laborategian biak egoten zirela uste dut. Ikusi dudanagatik , biak ei daude oraindik Kimika Fisikoa sailean eta bigarrena gainera UEUko kimika saileko buru . Fernandoren argazkia argia.com-en aurkitu dut. Itziarrenik, berriz, arrastorik ez. Itziarren klaseei buruz ez dut oroitzapen berezirik. Oro har, batxilergotik nekarren prestakuntzaren maila altuaz ohartu nintzen; horri nire letra handia gehituta, idazten nituen apunteak arrakastatsu samarrak zirelakoan nago. Fernandori buruz, badago zer kontaturik. Besteak beste, garai hartan zuen euskara maila mugakoa zelakoan nago. Hala, problema berri bat hasteko formula hau zen: "problemak esaten digu"; bukatzeko, aldiz, "nire emaitza da". Tartean, arbelean idazten. Honek arazoren bat bazekarren. Esate baterako, Xabier Insausti kideak sarritan jartzen zuen belarria paper ondo...

Joan den mendean Leioan (III)

Hirugarren atala, Geologiari dagokio.  Irakaslea, Maribel Arriortua zen; ez dakit bere ezagutza-esparrua patuaren kontua izango ote zen. Irakasgai honek zuen berezitasunik handiena ikasle kopuruarena zen nire ustez. Hau da, kimikarigaiok baino ez ginen elkartzen, eta zortzi baino ez ginen Maribelekin. "Hura luxua!" pentsatuko du norbaitek, baina, edozein egoerak bezala, bazituen alde onak eta txarrak. Besteak beste, ezin piperrik egin tabernan musean aritzeko; gehiegi nabaritzen zenez gero,  irakasleak arrazoiez zuzenean galdetzen zuelakoan nago ;-) Halaber, aukera eman zion gure notak ia-ia aldez aurretik erabakita izateko, hasieratik kasik gure arteko sailkapena eraikita. Gutxi izateak arruntak ez ziren esperientziak izateko aukera eman zigun. Hala, "Kalkulu Zentroa" ezagutzeko aukera izan genuen; bai, Unibertsitatean zegoen ordenagailu erraldoiaren tokia. Erabiltzaileek txartelak baliatzen zituzten ordenagailuarekin komunikatzeko, alegia, ez zegoen,  ez teklat...

Joan den mendean Leioan (II)

Imagen
Bigarren kapituluan, Fisikaren txanda. Egia esan ez dut oso kontu barregarririk gogoratzen Joserra Etxebarria k ematen zigun klaseez. Fisika ikasi genuela bai, UEUko liburuska famatuak baliatuta besteak beste, eta igogailuei buruzko hamaika ariketa eginda ere bai.  Bestalde, irakaslerik ezagunenetakoa zen, bere jarduera politikoaz gain (inoiz "mitin" txikiren bat ere bota zigun oholtza gainetik; egun batzutan atxiloturik egon zen), ibilbide luze samarra zuelako, besteak beste publizitate kanpaina batean ere agertu zen, Anaitasuna aldizkarian oker ez banago " fisika nuklearra euskaraz? bai jauna " izenburupean, garai hartan Suarez politikariak esandakoari erantzunez. Azterketek, gainera, Sailekoek gazteleraz jarritakoen berberak behar zuten izan, ez omen ziren gure harremanez fidatzen. Zeren eta sarritan bazkaltzen genuen elkarrekin ikasle eta irakasle batzuek Elorduitarren baserrian, Martiartu ondoan; jakina, jende ugari eta behin baino gehiagotan mahai berean elk...

Joan den mendean Leioan (1)

Badakizu irakurle testuingurua, 81/82 ikasturtea, Zientzi Fakultatea, lehen maila euskaraz, sail guztietako ikasleak batera (eta hala ere, gutxi). Nolako urteak! Euskal futbola Espainiako ligan nagusi zen garaia, Bilboko Aste Nagusia lehendabiziko urratsak ari zen ematen... Nondik edo norekin hasi pasadizoen segida? Goazen genituen gaien orden alfabetikoz; lehenengoa, beraz, biologia. Bareez kezkaturik bizi zen gizon bizardun bat egokitu zitzaigun irakasle. Kasu hartan ez zen "karakola eta barea", ez horixe; "barea eta barea", izaki hori baitzen bere ikerketen muin. Batzuetan, ordea, ikasleengana hurbildu behar. Eta libururik ezean, fotokopiak eskertu egiten ziren. Ulergaitzak izan arren; tira, zenbat hitz berri ikasteko! Inoiz, gainera, ezin ulertu. Beraz, baten bat ausartu zen galdetzera: "aizu, Txurruka, zer esan nahi du honek?" Eta erantzun azkarra, "ez naiz oroitzen. begiratu ea hiztegiak zer dakarren". Ikasleak berriz, "hor dago ko...