Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como joan den mendean Leioan

Joan den mendean Leioan (eta V)

Azken kapitulua, momentuz behintzat. Pasadizoei eta bestelako kontuei tartea egin diegu Euskal lerroak abian deritzon beste blog batean.. Bukatzeko, the last but not the least , Matematika. Irakasgai honetan ere, bi irakasle, kimikan bezalaxe. Emakumezkoak berriro, teoria; Mari Jose Zarate bera, Txorierrikoa. (Pentsatzen hasia nago Alazne ikaskidearen bilakaera kontuan izanda, abizena eta matematika-irakaslea izatearena patua izango ote den, edota genetikak eta haranean dagoen giroak zerikusirik izango ote duen) Alderdi praktikoan,  Jesus Mari Arregi paregabea. Kantatzen nuen koruko zuzendari zen Andoniren anaia gainera. Munduko gauza arruntak urruti samar geratzen zitzaizkioan antza zenez; horrela, gainontzeko irakasleek grebari ekin zioten egun batean agertu zen klasean gaisorik egon ondoren; ez  baitzekien grebardeialdirik zegoenik. Beste blogean kontatu dut bibliografia errusieraz ematearena; Ninbe Arrarte kideak gogoratu du suspentso abtsolutuarena. Baina azken hon...

Joan den mendean Leioan (IV)

Imagen
Kimikaren txanda 4. atal honetan. Bi irakasle genituen: Itziar Urretxa k  lantzen zuen alderdi teorikoa; Fernando Mijangos ek, berriz, problemak. Laborategian biak egoten zirela uste dut. Ikusi dudanagatik , biak ei daude oraindik Kimika Fisikoa sailean eta bigarrena gainera UEUko kimika saileko buru . Fernandoren argazkia argia.com-en aurkitu dut. Itziarrenik, berriz, arrastorik ez. Itziarren klaseei buruz ez dut oroitzapen berezirik. Oro har, batxilergotik nekarren prestakuntzaren maila altuaz ohartu nintzen; horri nire letra handia gehituta, idazten nituen apunteak arrakastatsu samarrak zirelakoan nago. Fernandori buruz, badago zer kontaturik. Besteak beste, garai hartan zuen euskara maila mugakoa zelakoan nago. Hala, problema berri bat hasteko formula hau zen: "problemak esaten digu"; bukatzeko, aldiz, "nire emaitza da". Tartean, arbelean idazten. Honek arazoren bat bazekarren. Esate baterako, Xabier Insausti kideak sarritan jartzen zuen belarria paper ondo...

Joan den mendean Leioan (III)

Hirugarren atala, Geologiari dagokio.  Irakaslea, Maribel Arriortua zen; ez dakit bere ezagutza-esparrua patuaren kontua izango ote zen. Irakasgai honek zuen berezitasunik handiena ikasle kopuruarena zen nire ustez. Hau da, kimikarigaiok baino ez ginen elkartzen, eta zortzi baino ez ginen Maribelekin. "Hura luxua!" pentsatuko du norbaitek, baina, edozein egoerak bezala, bazituen alde onak eta txarrak. Besteak beste, ezin piperrik egin tabernan musean aritzeko; gehiegi nabaritzen zenez gero,  irakasleak arrazoiez zuzenean galdetzen zuelakoan nago ;-) Halaber, aukera eman zion gure notak ia-ia aldez aurretik erabakita izateko, hasieratik kasik gure arteko sailkapena eraikita. Gutxi izateak arruntak ez ziren esperientziak izateko aukera eman zigun. Hala, "Kalkulu Zentroa" ezagutzeko aukera izan genuen; bai, Unibertsitatean zegoen ordenagailu erraldoiaren tokia. Erabiltzaileek txartelak baliatzen zituzten ordenagailuarekin komunikatzeko, alegia, ez zegoen,  ez teklat...

Joan den mendean Leioan (II)

Imagen
Bigarren kapituluan, Fisikaren txanda. Egia esan ez dut oso kontu barregarririk gogoratzen Joserra Etxebarria k ematen zigun klaseez. Fisika ikasi genuela bai, UEUko liburuska famatuak baliatuta besteak beste, eta igogailuei buruzko hamaika ariketa eginda ere bai.  Bestalde, irakaslerik ezagunenetakoa zen, bere jarduera politikoaz gain (inoiz "mitin" txikiren bat ere bota zigun oholtza gainetik; egun batzutan atxiloturik egon zen), ibilbide luze samarra zuelako, besteak beste publizitate kanpaina batean ere agertu zen, Anaitasuna aldizkarian oker ez banago " fisika nuklearra euskaraz? bai jauna " izenburupean, garai hartan Suarez politikariak esandakoari erantzunez. Azterketek, gainera, Sailekoek gazteleraz jarritakoen berberak behar zuten izan, ez omen ziren gure harremanez fidatzen. Zeren eta sarritan bazkaltzen genuen elkarrekin ikasle eta irakasle batzuek Elorduitarren baserrian, Martiartu ondoan; jakina, jende ugari eta behin baino gehiagotan mahai berean elk...

Joan den mendean Leioan (1)

Badakizu irakurle testuingurua, 81/82 ikasturtea, Zientzi Fakultatea, lehen maila euskaraz, sail guztietako ikasleak batera (eta hala ere, gutxi). Nolako urteak! Euskal futbola Espainiako ligan nagusi zen garaia, Bilboko Aste Nagusia lehendabiziko urratsak ari zen ematen... Nondik edo norekin hasi pasadizoen segida? Goazen genituen gaien orden alfabetikoz; lehenengoa, beraz, biologia. Bareez kezkaturik bizi zen gizon bizardun bat egokitu zitzaigun irakasle. Kasu hartan ez zen "karakola eta barea", ez horixe; "barea eta barea", izaki hori baitzen bere ikerketen muin. Batzuetan, ordea, ikasleengana hurbildu behar. Eta libururik ezean, fotokopiak eskertu egiten ziren. Ulergaitzak izan arren; tira, zenbat hitz berri ikasteko! Inoiz, gainera, ezin ulertu. Beraz, baten bat ausartu zen galdetzera: "aizu, Txurruka, zer esan nahi du honek?" Eta erantzun azkarra, "ez naiz oroitzen. begiratu ea hiztegiak zer dakarren". Ikasleak berriz, "hor dago ko...