Ganbararen folk progresiboa zuzenean
I n illo tempore hasi nintzen Ganbara ren musika entzuten; audiozintetan eta kasetean, bai lagun hori. Hala, mendebal erantz jo nuen larunbatean taldearen berpizkundea ren berri zuzena izateko, gautxo batez. Eta uraren bazterrean baino, igerilekuaren inguruan jo eta abestu zuten. Oro har, zoragarria ; ez dakit Mª Eugeniaren blusa zuri aren eta argien gorri ak horretan eragin zuzenik izango zuten, baina oso gustura entzun nuen saioa. Urteak joan diren arren ez nuen neure burua denboraren naufrago sumatu, ez horixe. Baina bat jartzekotan, eta San Fermin gaua izaki, azken kantako tonuak ez zuen ematen kantariarentzat egokiena; batek daki San Antoniori eskainia izateagatik. Sopuertako giroak ere harritu ninduen. Egia ere bada Ganbarak jo zuenean epelago eta gauak aurrera egin ahala beroago egon zela, baina talde horren emanaldiak nolabaiteko lasaitasuna behar du nire ustez. Saioa amaituta, agurtzeko bidea egin nuen. Saretik ezagututakoak gorpuzteko eta lehendi...