Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como sentimenduak

Ongi etorri, Libe

Imagen
  Badugu beste Murua bat munduan: Libe Murua Alvaro . Bigarren iloba. Eta idazten hasi orduko, Peru, haren neba, jaio zenean idatzi nuena irakurri dut. Eta ia, ia, antzekoa idaztekotan nengoela konturatu naiz. Seguruenik antzeko sentimenduak ditudalako barruan; bigarrena izateak ez du askorik aldatu: zoriona, ilusioa, erantzukizuna, itxaropena, jakinmina, kezka... Hamaika galdera. Nolakoa izango ote zara, Libe. Nolakoa bizi izango duzuna. Nolakoa zeure ingurunea. Zein izango ote da zure hizkuntza, edo, hobe esanda, zein hizkuntzatan adieraziko dituzu sentimenduak -edo, auskalo, hizkuntza batean baino gehiagotan-. Zein balore izango ote dituzu. Nola ikusiko ote duzu aitita urte batzuk barru. Zenbat denbora partekatuko ote dugu. Zuretzako musika pentsatua neukan. Xabier Zeberiok alabari eskainitakoa. Daniela. Zuretzat gaur. Badaezpada ere, idatzita utziko dut: ekaina izan arren, egun euritsua, hotza gauden garairako. Eta astearte arratsaldean atera zara mundura. Ah, eta badago beste...

Zorionekua ni (edo, ongi etorri mundura, Peru)

Imagen
  Ez naiz Euskaltzaindiak eta UZEIk hautatu duen 2022ko hitza z ari, niri bizitzako gertaera nagusienetako batek eragindako sentimenduez eta egoeraz baizik: zure etorrera, Peru; lehenengo iloba zarena. Sentimenduaren hauspoz idatzitako sarrera bat dela esan genezake, olerki baten hitzak gogoratuz. Egunen batean letra hauek zeure kabuz irakurri eta ulertuko dituzula pentsatzen dut; auskalo ni non eta nola egongo naizen une horretan. Wikimedia Commons Sentimendua ez da bakarra; zoriona bai, jakina. Baina bestelakoak ere badaude jokoan: ilusioa, erantzukizuna, itxaropena, jakinmina, kezka... Esate baterako, zure etorkizuna nolakoa izango den pentsatzen hasten banaiz. Begiak beteta ere bai; tira, gizonezkook ez dugula negar egiten esan ohi da baina ez sinistu esaten den guztia.    Euskaraz mintzo natzaizu, bai. Horrela agintzen didatelako bihotzak eta gogoak. Gure harremanetan lehendabiziko hizkuntza izango delakoan; gerokoetan ere ahoan izango dugulakoan.  "Aitita" hitz...