Iker Lauroba, Galtzaileok
Joan den hilaren bukaeran entzun nuen Iker Lauroba Arriaga Antzokian. Eta berriz ere nabaritu nuen formatu txikiek duten indarra eta abeslariarekiko hurbiltasuna. Hala, Ikerren lanen berri zuzenagoa izan nuen. Besteak beste, Urtaroak proiektua, tetratologia osatuta, bertan behera geratuko dela (edo parentesi batean sartuko) kontzerturen bat edo beste egin ondoren bestelako asmoei ekiteko. Oso kontzertu polita 👏👏 Formatu txikien indarra eta xarma Zorionak ekimenagatik @Teatro_Arriaga — Iñaki Murua (@imurua) April 25, 2023 Honako hau irakurri diot proiektuari buruz Diario Vasco n ("Negua" diskoaz, zehatzago): "Urtaroekiko sentsazioak oso subjektiboak dira. [...] Gustuen araberakoa da, norberaren pertzepzioan datza. Bilduma honetan urtaroak nik nola sentitzen ditudan islatzen saiatuko naiz". Lau diskoetako kantak aurkeztu eta abestu zituen Laurobak Arriagan, Leire Berasaluzeren (Leire Letu) ahotsaren eta Urbil Artolaren laguntzarekin. Kantetako bat dakarkizut...