Udako ikastaroa 2021eko uztailean
Duela bi urte ez zuen/nuen arrakastarik izan, baina zenbait arrazoi direla-eta, berriro ekin diot HABEren izenean EHUren uda ikastaroetan bat antolatu eta zuzentzeari: T eknologiak eta gaitasun digitalak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko gakoa k du izenburu. Euskara hutsez izango da. Badaude proposamen berrian aldaketak; batzuk egoerari erantzuteko planteatu direnak. Hala, bi modutara egin ahal izango da ikastaroa: aurrez aurre Donostiako Miramar jauregian edo online, Zoom bidez. Horren ondorioz, irakasleon partaidetza ere birplanteatu dugu. Irakasleak aipatuta, Mondragon Unibertsitateko Amaia Arroyo-Sagasta rekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Lorea Fernández Olaskoaga rekin arituko naiz. Inaugurazio-saioa, berriz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu den Bingen Zupiriaren esku egongo dela aurreikusi da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Prest Gara programaren barruan sartu du. Matrikulatzeko epea irekita d...