Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como dantza

Aste Nagusian, dantza ere bai

Imagen
Ostirala dugu Bilboko Aste Nagusiko egunik handiena --txikiagorik badago behintzat--. Eta gaurko dago iragarrita dantza-poteo saioa, Aiko taldea ren eskutik. una publicación de AIKO Taldea . Hara zer idatzi duten: Aste Nagusian iaz ere elkartu ginen bazkalaurretik gure parrandatxoa egiteko, eta aurten ere asmo horrekin gatozkizue. Datorren abuztuaren 22an, ostiralez, eguerdiko 13:00tan Calle del Perron elkartzeko asmoa dugu: kantatu, dantzatu, basoerdi bat edan… Lagunak ere gonbidatu lasai, guztiendako tokia dugu eta… Gutxi gorabehera zer espero daitekeen sumatzeko, hona hemen bideotxo bat. Hoy, viernes de la Semana Grande bilbaina, sesión de dantza-poteo a partir de las 13:00 con el grupo Aiko y quienes se sumen a la fiesta en la Calle de El Perro.

Aiko taldea, oinak kantuz

Imagen
Antigualekoa omen naiz. Onartu beharra: joan den mendean jaio nintzela, berrogeien bide horretan aurrera noala, ilea eskasten eta bizarra zuritzen ari zaizkidala... eta, hara non, joan den astean bi cd eskuratu ditut. Bai lagun, ondo irakurri duzu: bi cd . Eta egoera honen bitxia izanik, sarrera bana merezi dutelakoan nago. Badut nolabaiteko harremana Aiko taldearekin; Patxi Laborda dantzamaisu baitut. Egia esanda, nire kantatzeko doaiak dantzatzekoak baino landuagoak egon direla ezin ukatu; are, dantzarakoak banituen zalantza izan ohi dut. Baina, azken boladan, "bat, bi, hiru" zenbatzen ibili ordez, dantzan disfrutatzen aritzeko bidean nagoela esango nuke, agian dantzatzea zer den eztabaidagarria ere badelako; nahikoa da Patxik berak idatzitakoari erreparatzea. Bestalde, tradizioa zer den eta zer ez sarri dute mintzagai nafarrak eta bere kide den Sabin Bikandik, eta azken cdan nabaritzen da. Deian egindako erreportaia n ere erraz sumatzen da duten ikuspegia, haurrez,...