"Adimen artifiziala helduen euskalduntzean" udako ikastaroa
Bi urtero udako ikastaro bat antolatzeko lana dut nire zereginen barruan. 2019koa ez zen gauzatu matrikula-faltagatik eta 2021ekoak jota utzi ninduen ikasleen iritziak irakurri eta gero (bai, COVID garai hura berezia zen, baina lan handiak eta buru-hausteek ez zuten emaitza onegirik izan, antolaketakoen ustez ondo egon arren). Ez nuela berriz halako ikastaro baten zuzendari izango esan nuen / nien, baina, Sean Connery banintz bezala, berriro egin nuen 2023an. 2025an berriro; hori bai, prestaketa-lanak ia urte bete iraun du, gai orokorra eman zidatenetik. Maiatzaren 8tik aurrera dago matrikula egiteko aukera eta ikasle-kopuruarekin ez zoratzeko agindu diot neure buruari (itxarron-zerrenda iritsiko ote gara?) Según parece, en 1971 el actor Sean Connery dijo que "nunca más" volvería a interpretar a James Bond después de rodar la cuarta película de la saga. Trece años después volvió y la película se tituló "Nunca digas nunca jamás" ( contado en RTVE Somos Cine ). Como ...