Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como mundiala

Zer egin abenduaren 3an?

Imagen
Gogoan dut ezagun bat itzel haserretzen zela jendea mozorrotzen den egunetan baten bat baserritar edo dantzari jantzita ikusten bazuen. Horrelako zerbait nabaritu dut ume bat horrela jantzita ikusi dudanean eskolara sartzen. Tira, bagaude berriz, pentsatu dut neure artean: euskararen eguna ospatu behar dela, eskolan zerbait antolatu eta baserritarrekin lotu -edota folklorearekin-. Gero kexak etorriko dira, ezagutza eta erabilera direla-eta. Horren aurren, neu ere ekitaldi batera gonbidatu nautela-eta, bestelako "mozorroa" jartzea erabakia nuen eta halaxe egin dut: gorbata jarri, ospakizun berezietan gizonezkook  sarri egin ohi dugunari jarraiki; zergatik ez? -behin esan zidaten batek horrek harritu egiten zuela... euskararen munduan bizi ginenon kasuan-. Halaber, #mundiala izeneko ekimen instituzionala jarri da egunotan martxan. Parte hartu nuen, itsasotik harantz bizi arren euskara lantzen eta mantentzen saiatzen den Itziar Aretxaga kontuan izanda; hura bai mundiala (...