Cuentamelo mejor / Hobeto kontatzen badidazu, nahiago
Ez dut normalean ikusten TVEn ematen duten Cuentame saio arrakastatsu eta saritua. Entzuna eta irakurria neukan xehetasunak ondo zaintzen saiatzen direla. Hau honela, TVE a la carta aukera baliatuta, irrikaz ikusi nuen protagonista Bilbora etorri zeneko saioa Internet bitartez. Nola agertuko zen Botxoa 1976an? Orduko oroitzapenen bat badut, zuri-beltzean mantentzen diren horietakoa, eta ez du "grisekin" zerikusirik neuk dakidala ;-) Egia esan ez zen kanpoko irudi askorik agertu. Baina gidoilariek edota aholkulariek ez zutela asmatu uste dut. Besteak beste, Bilboren irudia agertu zenean Baldorba entzuten zelako soinu-bandan. Benitoren "Amodiozko poema" ere ez zait egokiena iruditzen kapituluan zehar agertzeko duen letragatik, ez izenburuagatik. Eta ustez euskaldun gisa mintzatzen ziren biek Vaya Semanita ko sketxetatik ateratakoak ziruditen; hura ahoskera! Tamalez, alderdi bat ondo irudikatu zutelakoan nago; gaur egun ere mantentzen dena gainera. Euskal Herrira ...