Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como trikitrixa

Elustondo, Non gara

Imagen
Honako hau idatzi zuten Berrian   Agurtzane Elustondo ri buruz: Dantzan ari denari nota eta erritmo zehatz garbiz pausoa markatzeko trebezia aitortu izan diote Agurtzane Elustondo trikitilariari, baita geldi dagoena dantzan jartzekoa ere. Aproposa beraz, dantzan hasteko, balseoan eta lasai, gaurko "Non gara" hau; musika herrikoia, Agurtzane Elustondo trikitixarekin eta Jon , neba, panderoan eta kantari; letra, aldiz, beste Elustondo batena: ahizpa eta arreba den Nerea Elustondo bertsolariarena. Eta hitz interesgarriak, nire denborarekiko kezka honi lotu ahal zaizkionak: bizi ote gaitezke iragan minetan edo datorrenaren zain? biziko ote gara orain eta hemen? atzo etorkizuna eta bihar iragana? pozen eta minen zama haizeak darama? Elustondo diskoari buruzko kritika Gaizka Peñafielen eskutik . Y como todavía hay fiestas, un poco de música bailable, de trikitixa. Eso sí, tranquila, apta también para escuchar. Con letra interesante este vals, de la hermana berts...