Pobreza / Txirotasuna
Txirotasuna hartu da aurten mintza eta idazgai blog action day deritzon egunean. Mundu zabaleko hamaika blogetan agertu dira gaiaren inguruko sarrerak. Halaber, Aprendices taldean blogen festibala gai beraren inguruan antolatuko omen da. Ez daukat aparteko ekarpenik egiteko, baina irakurritako bi aipamen ekarriko dizkizut, irakurle lagun. Eta ez dute banka "salbatzeko" dirutzekin zerikusirik. Lehenengoa, Josetxu Caniberen adierazpenak El Correo egunkarian . Ecuadorren emandako denborak areagotu egin zuen bere bizitza-konpromezua. Eta ez da filosofia txarra "ikusi, behatu, egin". Hirugarren aditza ahaztu gabe. Bigarrena, pertsona xumeek egin dezaketenarekin lotuta dago; arestian proposatutako artikuluan ere aipatzen da honelakorik. Hontzak ekimen jakin bat proposatu du . Eta martxan hasteko ez da makala, hurbil dauzkagunak ahaztu gabe. La celebración del día de acción blog 08 ha llenado la blogosfera de entradas sobre la pobreza. Parece que el f...