Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como ni euskalduna

Ni lekeitiarra

Imagen
Egia esan, gure ama da lekittarra, ez ni. T hori bustita, jakina. Are, euskaraz aritzen denean "erredobleaz" hitz egiten duen horietakoa dugu. Eta Lekeitio agertu da hemendik behin baino gehiagotan . Amaren bi lagun elkarrizketatu dituzte  ni euskalduna ekimena ren baitan ( duela gutxi eman nizun berri ); bera ere egotekoa zen baina ezin azkenean. Mundu txikia denez, horietako bat, gainera, nirekin soldaduskan ibilitako baten ama da. Hona hemen, beraz, bertako hizkeraren lekuko bizia. Herriaz maiteminduta etorri omen da bideoaren egilea . Kontatu diodan bezalaxe, gure aitak zenak zioen  (txantxetan, bera ez baitzen lekittarra), Kalbarixora ( Lumentza ra alegia) igo eta San Pedrori bostekoa luzatzeko modua ei dagoela. Eta hizkeraz haratago, herriari buruzko irudiekin blog aparta: Xabier Gezuragaren Lekitxoko zeruak . De Lekeitio es mi madre y su familia; ya he contado cosas antes en este txoko sobre el pueblo . Y dentro de la iniciativa ni euskaldu...

Ni euskalduna

Imagen
Bai, jakina; ni neu bilbotarra eta euskalduna. Baina gaurko gaia ez da hori. Metrooko lagunek eman zidaten ni euskalduna bideoblogaren berri. Egia esan, ez da bideoblog hutsa, proiektu osoaren adierazle nagusia baizik. Diotenez, helburu bat baino gehiago dute: gure herrien historia eta euskalki desberdinak biltzea, 2.0 komunitateetan euskeraren erabilera sustatzea, interneten eduki berri bat eraiki eta bertan adin guztietako pertsonak biltzea eta gure aiton-amonak teknologia berrietara hurbiltzea. You tuben kanala dute dagoeneko eta Facebooken orria , egungo garaiak eskatutakoari jarraiki. Ez da esparru honetan egiten ari den ahalegin bakarra. Esate baterako, aspalditxoan dabil martxan ahotsak.com ; proiektu honen helburua "Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea" da . Edota saio puntualagoa izan ze...