Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como euskalduntzea

Agur t'erdi

Imagen
Agur bat baino gehiago direlako gaurkoan, gainera. Agur eta zorionak, 25. urteurrena ospatzen ari den Juan Mateo Zabala euskaltegiari (egia esan, 25+, aztarnak lehenagoak baitira). Agur eta ongi etorri Azkue Fundazioa ri, euskara eta Sarea uztartuz hizkuntza bultzatzeko asmoz sortu berria den proiektuari. Auskalo zer nolakoa izango den mundua batek zilarrezko ezteiak eta besteak urrezkoak ospatuko luketen urtean, 2034an alegia. Tira, neu behintzat erretiratua ordurako... uste ;-)

Politika 2.0 ala Politica 2.0?

Imagen
Eta kontua ez da adjektiboari erreparatzea, 2.0 horri alegia. Azken finean, testuingurua eta bilakaera deskribatzeko hitza edo kontzeptua dugu. Edonola ere, grafia kontua ez da hausnarketa labur honetan landu nahi dudana. Joan den larunbateko ekitaldian gaztelera izan zen nagusi. Plazan esan eta idatzitako gehienak bai. Horixe da datuetako bat. Beste bat, emakumeen partaidetzazeta erabilitako hizkeraz izan zen iruzkin publikorik; euskararen presentziaz ez dut gogoratzen. Egia ere bada talde txikien elkarrizketa garaietan euskera entzuteko modua izan zela, euskaldun batzuk tartean izanda ez da horren arraroa. Nik neuk euskaraz aurkeztu nuen mikroponentzia. Ez zen ausaz egindako aukeraketa; are, horrela genuen pentsatuta. Bestalde, kanpoko jendea egongo zela jakinda, ezinbesteko bilakatzen ari zaizkigun aurkezpenen kasuan, gazteleraz egitea erabaki nuen. Mintzatu ahala, entzuleen aurpegiei erreparatzen nien. Gehinengoa ulertzen ari zela iruditu zitzaidan. Bukatutakoan, ustez euskaraz ez ...

Beste blog bat / Otro blog

Imagen
Moodle plataforman oinarritutakoa da HABE ren ikasten ikasbil esparrua. Horixe da, hortaz , azken boladan baliatzen dudana. Eskaintzen dituen aukeren artean bloga ere badugu. Honez gero asmatu duzu, irakurle; bi gehi bi lau diren bezalaxe, horrelako tresnak eskura ditudanean, saltzeatzen hasi naiz. Ez dakit bideak noraino eramango nauen, baina... Irudian duzu gaur zintzilikatu dudan sarreraren kaptura. Portzierto, Alberto Ortiz de Zárate ren liburua gomendatu dut. Atzoko gaia, aldiz, Moodle Moot Euskadi'08 . Por cuestiones laborales, me toca trastear en un entorno basado en Moodle . Entre las opciones que ofrece está el uso del blog, accesible a quienes están en dicho espacio. Como puedes suponer, y comprobar en la captura, me he lanzado a salsear. Por de pronto, hoy he recomendado el libro de Alorza . Ayer, me refería a Moodle Moot Euskadi' 08 Veremos qué da de sí.

Wikipedia euskaraz eta euskaltegiak

Imagen
Jordi Adell i egin zioten elkarrizketa bat irakurri dut Cuadernos de Pedagogia aldizkariaren abenduko zenbakian. Hainbat kontu interesgarriren artean, Niebla herriko eskola batean izandako esperientzia bat aipatu zuen: irakaslearen gonbidapenari erantzunez, 6. mailako ikasleek artikuluak idazten dituzte Wikipedian, herriari buruz sarrerarik ez zegoela konturatu zirenez geroztik. Aste honetan Wikipedia eta euskara gaia aipatu dit ezagun batek. Huelvako ikasleek bezala, eta idazmenarekin lotuta, egin da euskaltegiren batean ikasleekin horrelako saiakerarik? Aukera polita izan daitekeelakoan nago. Entrada sobre Wikipedia y euskara

Ez ote dut umore handirik? / ¿Me falta sentido del humor?

Karrajua ren bitartez, " Vaya Semanita "koek euskaltegiei buruzko sketx bat plazaratu dutela jakin dut. Egia esan, ez dit barregurarik sortarazi, ezta gutxiago ere. Topiko lar batera nire ustez. Eta zer esanik ez, ez omen du zerikusi handirik joan den asteburuan Vocento taldeko egunkarietan argitaratutakoa ren arabera euskaltegiek eman nahi duten irudiarekin. Laburbilduz, ez dut uste halako txiste ek euskarari laguntza handirik ematen diotenik. Nahiz eta beharbada baten batek umore falta dudala esango didan. Vía Karrajua , me entero de que en el programa Vaya Semanita han realizado un sketch sobre un euskaltegi . Reconozco que no me ha gustado; me parece que tiene mucho de tópico y poco que ver con la realidad de lo que se hace en el día a día. Resulta curioso compararlo con la imagen que los centros quieren dar en el encarte que apareció en los diarios del grupo Vocento el fin de semana pasado. En definitiva, no creo que este tipo de chistes ayuden mucho a la lengua. Aunq...