Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Murua

Ongi etorri, Libe

Imagen
  Badugu beste Murua bat munduan: Libe Murua Alvaro . Bigarren iloba. Eta idazten hasi orduko, Peru, haren neba, jaio zenean idatzi nuena irakurri dut. Eta ia, ia, antzekoa idaztekotan nengoela konturatu naiz. Seguruenik antzeko sentimenduak ditudalako barruan; bigarrena izateak ez du askorik aldatu: zoriona, ilusioa, erantzukizuna, itxaropena, jakinmina, kezka... Hamaika galdera. Nolakoa izango ote zara, Libe. Nolakoa bizi izango duzuna. Nolakoa zeure ingurunea. Zein izango ote da zure hizkuntza, edo, hobe esanda, zein hizkuntzatan adieraziko dituzu sentimenduak -edo, auskalo, hizkuntza batean baino gehiagotan-. Zein balore izango ote dituzu. Nola ikusiko ote duzu aitita urte batzuk barru. Zenbat denbora partekatuko ote dugu. Zuretzako musika pentsatua neukan. Xabier Zeberiok alabari eskainitakoa. Daniela. Zuretzat gaur. Badaezpada ere, idatzita utziko dut: ekaina izan arren, egun euritsua, hotza gauden garairako. Eta astearte arratsaldean atera zara mundura. Ah, eta badago beste...

Zorionekua ni (edo, ongi etorri mundura, Peru)

Imagen
  Ez naiz Euskaltzaindiak eta UZEIk hautatu duen 2022ko hitza z ari, niri bizitzako gertaera nagusienetako batek eragindako sentimenduez eta egoeraz baizik: zure etorrera, Peru; lehenengo iloba zarena. Sentimenduaren hauspoz idatzitako sarrera bat dela esan genezake, olerki baten hitzak gogoratuz. Egunen batean letra hauek zeure kabuz irakurri eta ulertuko dituzula pentsatzen dut; auskalo ni non eta nola egongo naizen une horretan. Wikimedia Commons Sentimendua ez da bakarra; zoriona bai, jakina. Baina bestelakoak ere badaude jokoan: ilusioa, erantzukizuna, itxaropena, jakinmina, kezka... Esate baterako, zure etorkizuna nolakoa izango den pentsatzen hasten banaiz. Begiak beteta ere bai; tira, gizonezkook ez dugula negar egiten esan ohi da baina ez sinistu esaten den guztia.    Euskaraz mintzo natzaizu, bai. Horrela agintzen didatelako bihotzak eta gogoak. Gure harremanetan lehendabiziko hizkuntza izango delakoan; gerokoetan ere ahoan izango dugulakoan.  "Aitita" hitz...

Agustín Murua, un químico de nivel

Como ya te contara en los inicios del blog , suelo decir que soy medio químico; o químico incompleto, pues me quedé a un pasito de conseguir la licenciatura en Ciencias Químicas. Es más; aunque se diga eso de "nunca es tarde si la dicha es buena" y que en si día dijera que acabaría la carrera cuando mis hijos estuviesen en la universidad,  me temo que el plazo está a punto de vencer. Pero ha habido otros Murua s químicos, claro, y muy especial debió de ser Agustín Murua , quien llegara a ser catedrático en la Universidad de Barcelona, y de quien leí en Zientzia Kaiera que fue uno de quienes defendían allá por 1916 (hace cien años, nada menos) la creación de una universidad vasca basada en un modelo más internacional, y no tanto en el del entorno más cercano. Por cierto, lo conté en ese grupo de Facebook, " Muruak mundu zabalean / Muruas en el mundo/ Muruas in the world " que creara hace bastante tiempo , y hubo una respuesta de una usuaria que escribió ser bis...

Muruak mundu zabalean / Muruas en el mundo / Muruas in the world

Imagen
Web 2.0 delakoak (ikus Maite Goñiren mapa ) eta sare sozialek eman dezaketen jokuaz ari naiz hausnartzen azken boladan. Ez da momentuz ikerketa antolatua, baina probetan nabil. Facebook , Ning eta Xing webguneetan eraiki dut profila. Lehenengoan, erabilera formal edota erdi-formalez gain, kontu bitxia bururatu zitzaidan, eta, momentuz erantzuna ez da txarra. Sarean nik uste baino " Murua " gehiago ginela konturatutakoan, talde bat sortzea bururatu zitzaidan. Eta horretan dihardut. Orain arteko abizenkide asko Hego Ameriketakoak, baina, momentuz harrigarriena izan dena, Afrikako bi anaia. Batek esan didanez, ingelesaz gain, swahili eta kikuyu dira menperatzen dituen hizkuntzak. Steve eta James Murua ditugu. Ikusiko dugu ekimena noraino heltzen den! Fuente/ Iturria : http://www.bisabuelos.com Ando dando vueltas a esto de la web 2.0, aunque sin entrar en investigaciones formales todavía; entre otros aspectos, con las posibilidades que pueden ofrecer las redes sociales ....