Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Denon artean gure hirietan

A que no propones / Ezetz proposatu

Imagen
Denon artean ez bada, ekimenak ez du behar besteko indarra izango. Eta herri gehiago elkartzea pozgarria baldin bada (hiriburuez gain, Getxo eta aurki Eibar izango ditugu), proposamenak jasotzea ez da alboratzekoa. jakina. Beraz, eta bilbotarron proposamen handirik ez dagoenez, galdera izan ordez dema kutsua emateari ari natzaio bueltaren bat ematen, esate baterako, honela plazaratuta: "ezetz proposatu Bilbon hobe litekeen zerbait?". Nola, gai zarela? Ikus dezagun ba. Aurreko sarrera bat gaia aurkeztuz Aunque va calando la iniciativa  Colabora con más localidades vascas que se unen, como Getxo y en breve Eibar, con más personas que se unen, estamos un poco escasitos de ideas en cuanto a Bilbao. Así es que estoy pensando en proponer cambiar la cuestión o la formulación, para lanzar algo en plan apuesta, del tipo "a que no", como por ejemplo "¿a que no eres capaz de proponer algo que se podría mejorar en Bilbao?". A ver si eres capaz.

Denon artean gure hirietan

Ez al zara konturatu blog honen ezkerraldean irudi berri bat agertu dela? Colabora en tu ciudad edo euskaraz adierazita, Denon artean gure hirietan . Izan ere, abian jarri da EAEko hiru hiriburuetako kudeaketan herritarren partaidetza bideratzeko bitarteko gisa sortu den izen hori duen plataforma. Hala, Bilbo, Donostia zein Gasteizko arazoei aurre egiteko irtenbideak eman nahi dituzten hiritar guztiek Colabora webgunea baliatu ahal izango dute datozen hiru hilabeteetan. Nuestracausa taldearen ekimena da "Denon artean gure hirietan". Barcamp erako topaketa batez emango zaio bukaera urtarrilean; webgunean bildutako proposamenak taxutuko dira bertan. Azkenik, eta proiektua burutzeko, Hiritarren Elkarlanerako Plataforma Teknologiko bat gauzatuko da, erabili eta mantentze-lanetan aritu nahi dutenen zerbitzura egongo dena. Gure hirietan dauden arazoei (lanak, trafikoa, zarata, etab.) aurre egiteko ekarpenen bat egin dezaketen era guztietako kexa, iritzi eta iradokizunak ...