Matalaz, 350 urte geroago
Xabier Euzkitze k kontatu zuen joan den astezkenean, Gaurko hitzaren 3. urteurreneko jaian (ikus Mikel Iturriaren kronika ): 350 urte betetzen dira gaur Matalaz hil zutenetik. Benito Lertxundik ezagutarazitako abestiaren hitzetan oker bat zegoela adierazi zigun bertsolariak (ez dut uste ohi inoiz izango denik): ez ei da "hiltzeko", " ohiltzeko " baizik. Luistxok ere hala jaso zuen zuzeneko tuit batean . Euzkitze kantari duzu 2. minutuaren bueltan, Josi Sierrak (@josi) ekoiztutako bideoan . Ondorengoan, berriz, Benitoren bertsio osoa. Xabier Euzkitzeri buruzko sarrera gehiago txoko honetan . Hoy mismo se cumplen 350 años de la muerte de Bernard Goihenetxe, Matalaz . Igual hasta has oído o cantado alguna vez la canción que popularizara Benito Lertxundi. Xabier Euzkitze indicó que había una palabra que no estaba bien en la versión extendida.