Badugu gerorik / Tenemos futuro
Berria irakurri nuenean, alegia, +Athletic Club San Mameseko historiei buruzko liburu bat prestatzen ari zela eta athleticzaleontzat zer den jasotzeko literatur lehiaketa bat deitua zegoela, lanari ekin nion. Ideietatik bi testura iritsi nintzen, bata gazteleraz, euskaraz bestea. Blogeko sarrera izatea egokitu zitzaion lehenengoari; lehiaketarako bidea hartzea bigarrenarenari, lagun pare baten azterketa eta iruzkinak jaso ondoren. Badugu gerorik jarri nion izenburu Zalantza nuen zer gertatuko zen, eta, epea bukatzear zegoela, mezu bat bidali nuen, nirea hautatua izan ezean, hemendik zeureganatzeko. Baina, hura sorpresa, hilaren 30ean, bazkalorduan, saritua nintzela iragarri zidatenean. Hala ere, omenaldiak eta tartean zirela, ez dute emaitza plazaratu joan den astelehenera arte . Eta bitartean, ni isilik egon ezinik. Zeuk lagun, bidaide eta Athletici buruz idazteko akuilu izan zaren horrek, sarian ere nolabaiteko "errua" duzun horrek, zerbait merezi duzulakoan na...