Xabier Lete ren azken kontzertua CD bikoitz batean dago jasota; nolabait, bere testamentutzat har daiteke. 1999koa da, azken urteetan poesia-emanaldiak egin baitzituen ( hau bezalakoa ). Are, dauden 21 kantetatik 11 sekula grabatu gabeak dira. Horien artean, gaur dakarkizudana : hitzak bereak, Lurdes Iriondo emazte eta bidailagun izan zuenari eskainitako olerkia; musika, berriz, Karlos Gimenezena. Egunak eta gauak, uda eta neguak etsipen ilunenak, zorion orduak bizitzaren zauriak, helburu galduak laztanik xamurrenak, bide erratuak elkarren babesean igarotakuak. Egunsentiko ihintza, goizeko loreak itsasoaren hatsa eta koloreak urruneko hiriak, lurralde hobeak musika eder baten azken akordeak maitasunezko hitzak barruan gordeak. Eskutikan hartuta amilduak gera erreka bat bezela menditikan behera, oinazea geurea, geurea plazerra, itzal bihurtuko naiz zu galtzen bazera itzalaren itzala, ezereza bera. Mugarik gogorrena, noizpait hil beharra igaro eta gero mun...