Welcome to beach, Jon Maia eta Maddalen Arzallus
Ez nuen abestia ezagutzen; joan den larunbatean entzun nuen lehenengo aldiz Plentzia Kantagune k antolatutako ekitaldian. Antza denez, aspalditxo egin zituen hitzak Jon Maia k Gozategi taldearentzat . Duela urte pare bat edo ETBko Gure kasa saioan abestu zuen Maddalen Arzallus ekin batera. Hango grabaketatik, karaoke eran prestatu zuen Gabi de la Mazak . Saio hartan, Maiak azaldu zuen Zumaian kokatutako kantua dela, bere beldur batzuetatik abiatutakoa; bazihoan Zumaiari; bazihoan Algorri eta flyschak zetozen. Azken finean, maitasun-kantu bat bere herriari. Gerora, Kantu berri bat gara lanean jaso zuen Jon Maiak. Horretan ere Maddalen Arzallusekin abestu zuen. Beste bertsio batzuk ere aurkitu ditut: Gozategi taldearena (jatorrizkoa litzatekeena). Bostak eta Laurenak taldearena , Zaratamon zuzenean grabatutakoa. Aunque la canción de hoy tenga título en inglés, la letra está en euskera. Es del bertsolari Jon Maia . La escribió hace tiempo para el grupo Goz...