Hilaren 10eko kronika laburra / Crónica corta del viernes día 10
Arratsalde betea, aurreikusi nuen bezalaxe. Josi Sierra rekin batera hasi nuen, gustuko berriketaldian (hurrengo garagardoak nire kontu) eta laster hainbat ezagunekin egin genuen topo EITBren egoitzan. Bertan eskuz jasotako inpresio batzuk dakarzkizut gaurkoan. Aspaldiko partez "carta de ajuste" bat ikusi nuen; ETB3 martxan hasi aurretikoa, jakina. Gertakari historiko baten lekuko zuzena ari nintzen galdetu nion neure buruari. Ez dut erantzunik. ETB3aren martxan jartze horretan euskara izan zen nagusi adierazpenetan, Ibarretxe lehendakariaren adibide batzuk salbu. Ateak zabalik izan zituen egoitzak egun horretan eta erantzunak arduradunak poztuko zituela uste dut. Jende uholdea beraz. Baina bertako kazetari batek esan zidan legez, zoologiko bateko animalien antzera zeudela sumatzen zuen bere burua; alegia, jendeak kakahueteak botatzea baino ez zitzaiela falta. Lontzo Sainz izan genuen cicerone. Dena den bertaratutako aupalarioi hamaika bisitari batu zitzaizk...