Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como propiedad intelectual

Jabetza ala sen ona? / ¿Es propiedad o sentido común?

Imagen
Esaten zidaten txikitan eta itzuliezina dela uste dut: "el sentido común es el menos común de los sentidos" . Eta horixe izan zen joan den ostiralean Deustuko Unibertsitatean burututako tailerrean atera nuen ondorioetako bat. Sen ona erabiliz gero, lizentzia kontuetan eta pribatutasunean ez litzatekeela arazo handiegirik sortuko baina hala ez denez gero... Lizentziak, jabetzak, pribatutasuna eta datuak izan genituen mintzagai. Hiru gidari nagusi ( Txopi , Txipi eta Alorza ) eta partaide ugari, zahar eta berri. Bazkaria aurretik eta garagardoak ondoren; lastima baina azken hauetara ez nuen hurbiltzerik izan. Kanpoko bati harrigarri suerta dakioke udako arratsalde eguzkitsu batean borondatez eta ordu luzez elkartzea, eztabaidatzeko eta elkarrengandik ikasteko asmoz. Baina halakoa da "Aprendices" taldea, jakinminez eta ikasteko gogoz bizi den blogariz osaturiko taldea. Bukatutakoan, nick dut nik ekoek elkarrizketatu ninduten. Alderdi bikoitza izan zuen; egunekoari bu...