Pier Paul Berzaitz eta Joxan Goikoetxea, Maite.K eta Egunsentiko Kantak
Udaberrian Loraldia dugu Bilbon, Primaderako Festibala alegia. Euskal kultura garaikideak udaberrian Bilbo hartzen duela diote antolatzaileek. 2016 honetan, 50 artista baino gehiago izango ditugu hiriko hamaika txokotan apirilaren 9tik 24ra. Eta gaur, egingo denetako bat azpimarratu nahi dut: Maite.K. Pier Paul Berzaitz en gidaritzapean talde polita bildu da, kantu, doinu, irudi eta dantzaren bidez zazpi emakumeren bizitza pasarteak plazaratzeko. Joxan Goikoetxea musikaria dugu taldekideen artean. Bilbon estreinatuko da emanaldi hau eta gero beste hainbat tokitan errepikatzeko asmoa eta datak badaude. Aztarna webgunean lanari buruzko informazio zabala duzu. Estreinaldia izaki, ezin irudi edota musikarik eskaini; Campos Eliseos antzokira joan behar horretarako. Baina Pier Paulen azkenengo diskoa ere hor dugu: Egunsentiaren kantak . Hemen duzu lan horren lehenengo kantua, Esku hutsik hiltzen gara ; Xabier Lete ren hitzak, zuberotarraren musika. ...