Irakurri konektatzeko
IK honi T a falta zaio maiz erabiltzen ditugun siglak osatzeko, Informazio eta Komunikazio Teknologiak alegia. Eta sarri aipatzen dudan legez, teknologia bitartekoa da. Usteak eta baloreak dira funtsezkoak nire iritziz; ekintzei zergatia eta arrazoia ematen dietenak. Ikuspegi horretatik emango dizuet irakurtzea eta konektatzeari buruzko esperientzia baten berri, EAEko irakurketa plana ren argitara zentzu eguneratua eta zabalagoa izan dezakeena. I Ikasi. Horixe agertzen da behin baino gehiagotan ekimen horren atxikimendu-adierazpenean. Eta ikastearen kontzeptua, bideak, moduak eta garaiak aldatu egin dira egungo gizartean, irakurtzea eraldatu egin den bezalaxe. Baina, edozein kasutan, azpi-azpian dagoenak hortxe dirau. K K onfidantzara heldu k ontrola gaindituz. Antzeko ideiaz idatzi genuen aspalditxoan Luis Mari Txabarri eta biok, Ebaluazioaren alfabetoa z geniharduenean. Eta filosofia horren argitan aritu nintzen aspaldi, garai hartan nirekin euskara ikasten ari z...