Katixa Agirre: "etxea ez dut teilatutik hasi"
Porque no sólo vivo de fútbol, y en mi ser poliédrico también tiene cabida la literatura, parón en jueves para disfrutar un rato escuchando a Katixa Agirre en la Biblioteca de la Diputación (ojo, que el ciclo sigue) Nire izaera poliedriko horretan literaturak ere badu tokirik; izan ere, irakurle amorratua naiz. Futbolaz aparte badut bestelako zaletasunik, beraz. Hau honela, ezin galdu Katixa Agirreren solasa z gozatzeko aukera, ezta? Oraingoz behintzat, sarearen bitartez elkartzeak behar izaten du aurrez aurrekoaren osagarritasuna. Ez da jende askorik hurbildu; dozena bat edo. Lastima. Eta lekuaz, eraikuntza gustatu zait, baina gela bera hotz samarra suertatu delakoan nago, tarima horrek eta mikroek entzuleenganako urruntasuna areagotuta gainera. Dena den saiatu dira hurbilketa horretan Katixa eta aurkezle-elkarrizketatzaile aritu den Goizalde Landabaso ( nire aspaldiko "ezaguna" , baina dagoeneko diferentziak leunduta daude) Bestetik, nire kazetari sena at...