Itzulpen eskasa ala elebakar? / ¿Mala traducción o monolingüe?
Kirol-erakunde batek egindako karteletan euskarazko bertsioan agertutako huts galantak ikusi izan ditut azken boladan; alderantziz izatekotan, gaztelaniazkoan alegia, seguruenik ez ziratekeen horrelako kartelak auzoko hormetan jarriko. Itzulpena ez da nire lanbidea, badakizu; bai, ordea, noizbehinkako zeregina, laguntasun kontuengantik sarri. Izan ere, askok badakite euskara eta gaztelania ezagutzen ditudana. Ez da lan erraza, ez horixe. Gainera, hamaika buelta ematen dituzten horietakoa naiz, ea beste hizkuntzan ondo ulertzen den. "Ea testuak korritzen duen" pentsatzen duten horietakoa naiz; pentsatu ez ezik, asmoa indarrean jartzen ere saitatzen denetakoa. Eta, desbiazio profesionalaz edo, besteek egindakoak konparatzeko joera ere badut. Hortaz gain, kartelak eta egitarauak itzultzean elebidun plazaratzeko asmoz oreka bilatzea beste alderdi garrantzitsu bat delakoan nago. Bestela esanda, erredundantziak eta errepikapenak gutxitzea behintzat. Eta hau guztia idatzi...