70 urte geroago / 70 años después
Ez dut uste ospatzekorik daukagunik 70 urte geroago; garai ilunaren hasiera izan baitzen. Baina, aldi berean, gizarte gisa amnesiarik ez izatea komeni zaigula iruditzen zait. Honez gero konturatu ez bazara, irakurle lagun, 1939ko apirilaren 1ean bukatu zen Gerra Zibila . Ismael Serranoren abestiak aitita-amamak eta familia dakarzkit gogora, agian udaberria baino gehiago galdu zuten pertsonak. Gainera, madrildarraren bertsio originalean, txalaparta soinua ageri da. Eta ez dizut ukatuko lehenengo aldiz Bilboko Arriaga Antzokian zuzeneko emanaldian entzun nuenean malkoren bat isuri nuela eta horrelako abesti bat egiten duenak tipo jatorra behar duela izan pentsatu. Kasualitatez, egunotan irakurtzen ari naizen liburuak, gogorra bezain gomendagarria denak, gaia zuzen-zuzenean ukitzen du: Alberto Mendezen "Los girasoles ciegos" No creo que tengamos mucho que celebrar 70 años después, el comienzo de un oscuro período histórico. Pero, al tiempo, como sociedad es mi jucio ...